ES | EN | FR | EU

  Jatetxea

45 mahaikide jasotzeko lekua duen jatetxean, adierazle nagusia, baina ez bakarra, txingarretan egindako gure benetako idi haragia den sukaldaritzaz gozatu ahal izango duzu gure harrizko arkupean. Bertan, tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen sukaldaritza aurkituko duzu. Txingarrak dira gure sukaldea bideratzeko gehien erabiltzen dugun teknika.

Gure jatetxe guztia txingar-ontziak eusteko dago pentsatuta, bezeroak bere janariaz eroso goza dezan, kerik eta usainik gabeko lekuan. Azpimarragarriak dira ke erauztailuak dituzten hiru mahai erdi-itxi are bereziagoak. Bertan benetako idi txuletoiaz gozatzea esperientzia paregabea da.